Moskete hodibihur-giltzaduna, urkilaz, bolbora-ontziz eta almetxakoz hornitua
Jatorrizko herrialdea |
Italia |
Pieza-mota |
Moskete hodibihur-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Baldasar Milangoa |
Non egina |
Milan, Italia |
Modeloa |
|
Serie-zenbakia |
|
Kalibrea |
|
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta hodibihur-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Metxa-giltzak matxarda batean piztuta dagoen metxa geldo bati eusten dio hodibihur izeneko palanka kurbatu txiki baten amaieran. Armaren behealdetik irteten den eta hodibihurrera lotuta dagoen palanka bat (edo katu bat, geroagoko modeloetan) sakatuta, erori egiten da matxarda eta piztuta dagoen metxa bolbora fina daukan almetxara jaisten da. Sutzean, sugarra suzuloan barrena sartzen da, eta karga propultsatzailea pizten du kanoian. Palanka edo katua askatzean, malgukiak eragindako hodibihurra kontrako noranzkoan higituko da almetxa libre uzteko.
|
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du |
Segurtagailu-mota |
Hodibihurrari atzeko posizioan eusten dion malgukia. |
Kanoiaren luzera |
|
Luzera osoa |
1.360 mm |
Pisua, deskargatuta |
|
Kirten-azal motak |
|
Osagarriak |
Urkila, bolbora-ontzia eta almetxakoa |
|
|
Iruzkina |
Ziur asko, XVI. mendean egina. Kanoi oktogonala du, armagin-puntzoia buztanean eta lehoi zutitu baten irudia almetxa-estalkian. Miraren abiapuntuan, gizon-aurpegi bizardun eta koroadun bat dirudiena zizelkatuta dago. Mosketeak ohikoak ziren XVI. eta XVII. mendeetan. Arma militarrak ziren, eta haien izenetik dator mosketari hitza. Jatorrian, infanteriako osteak ziren mosketariak, baina ezagun bihurtu ziren 1622an Frantzian zalditeriako konpainia gisa eratu zirenean erregearen zaindari izateko.
Euskal Museo Arkeologiko, Etnografiko eta Historikoak emana
|
Dep 0002