Trabuko pistoi-giltzaduna
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Arma luzea, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Ezezaguna |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Trabukoa |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
42 mm |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Mikelete- edo hanka-giltza, euskal produkziokoa. Mailu kolpekari zoomorfoa du, lehoi bat irudikatzen duena. Segurtatze- eta su-posizioak agerian daude pletinan. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua |
Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta erdia oktogonala da. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Segurtatze-posizioa agerian pletinan. |
Kanoiaren luzera |
382 mm |
Luzera osoa |
800 mm |
Pisua, deskargatuta |
3.150 g |
Kaxa |
Kaxa-erdia, intxaurrezkoa, bi larakoren bidez kanoiari atxikia. Arku buztanduna. Metalezko baketa Kako bat du kontrapletinan. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Trabukoa su-arma luzea da, baina tamaina txikikoa. Kanoia “kanpai” forman amaitzen da, eta eskopetaren aurretikotzat jo daiteke. XVIII. mendean zabaldu zen trabukoaren erabilera; jaurtigai esferiko batekin edo “posta” izeneko jaurtigai txiki baina kalibre lodiko batzuekin kargatu ohi zen. Trabukoaren ezaugarririk nabarmenena kanoia da, kanpai-forman amaitua. Kargatzeko orduan baketa kanoian sartzea errazteko du forma hori, arma zaldi gainean erabiltzen zenean. Distantzia laburrerako oso arma egokia zen, tiroa asko zabaltzen zuenez itu asko aldi berean jotzen baitzituen. Estimazioa zuen itsas armadako tropen artean itsasontziak abordatzeko ekintzetan. Tiro egitean asmatzeko probabilitatea oso handia zen, batez ere posta erabiliz gero; horregatik, Ingalaterran “Blunderbuss” (trabuko) ezizen gisa erabili zen argot-hitz gisa, “pertsona baldarra” izendatzeko. Fitxa honetako armak urrezko idazkun hau du: “Yo me llamo Voca Negra. Soy defensor de mi dueño” Eibarren egina 1841. urtean. |
06012