Hiru modetako giltza duen ehiza-eskopeta

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Eskopeta txinparta-giltzaduna

Fabrikatzaileak

Kanoia: Juan Esteban de Bustindui Erquiñigo

Giltza: Juan Andrés de Gabiola

Aparejuak: Ramón de Zuluaga

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Hiru modetako giltza duen eskopeta

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16,1 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Hiru modetako giltza: giltza espainolaren, frantsesaren eta erromatarraren ezaugarri batzuk ditu.

Segurtagailua “hanka”ren besoak eratzen duen angeluan kokatzen da. Mailuaren malgukia eta arrasteluaren malgukia noranzko berean. Tiro- eta segurtatze-posizioa agerian daude pletinan. Arrastelu inklinatua

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen herenean oktogonala da

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota

Segurtatze-posizioa agerian, hankaren angeluan.

Kanoiaren luzera

880 mm

Luzera osoa

1.260 mm

Pisua, deskargatuta

2.700 g

Kaxa

Zirkulu-erdiko kaxa, baketa-etxearekin. Zurezko baketa eta galkagailu konikoa. Letoizko apaindurak eta arku buztanduna. Kulatak metalezko ostikoa du.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Hiru modetako giltza duen ehiza-eskopeta. Hauek dira egileak:

Kanoia: Juan Esteban de Bustindui Erquiñigo Maisu kanoigina zen, eta Eibarren lanean jardun zuen 1780 eta 1820 bitartean. Eibarko alkatea izan zen 1793an, eta batzarkidea Errenteriako Batzar Nagusietan urte berean.

Markak: Kanoian estanpatua, “BUS-TIN-DUI” marka du, koroa baten azpian.

Giltza: Juan Andrés de Gabiola. Maisu txispagina zen, eta Eibarren lanean jardun zuen 1791 eta 1810 bitartean. Markak: giltzan estanpatua, “GA-BIO-LA”, koroa baten azpian. Aparejuak: Ramón de Zuluaga, Eibarren jaioa 1768an. Maisu armagina izan zen Soraluzeko Errege Arma Fabriketan 1810 eta 1848 bitartean. Markak: Arkuan estanpatua, “ZU-LUA-GA”, koroa baten azpian.

06006