Fusila, 1815 modelokoa, Soraluzeko Errege Fabrikak
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Fusil militar txinparta-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Soraluzeko Errege Fabrikak |
Non egina |
Soraluze, Gipuzkoa |
Modeloa |
1815 |
Serie-zenbakia |
“28” eta “34” kanoian |
Kalibrea |
18,3 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta txinparta-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua, eta 1812an “hobetua”; letoizko almetxa du, eta burdinazko arrastelu laua. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da |
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta bere luzeraren heren batean oktogonala da. Mailu eta suharri-torloju multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
|
Segurtagailu-mota |
Segurtatze-posizioa intxaurrean. |
Kanoiaren luzera |
1.050 mm |
Luzera osoa |
1.440 mm baioneta gabe 1.825 mm baioneta jarrita |
Pisua, deskargatuta |
4.370 g baioneta gabe. 4.820 g baioneta jarrita. |
Kaxa |
Intxaur-zurez egina; torloju batez eta letoizko hiru bridaz lotzen zaio kanoiari; bridetako batek, “tronpetatxoa” deritzonak, mira osatzen du. Kulatak metalezko ostikoa du. Baketak perretxiko-formako galkagailua du. |
Osagarriak |
Kubo-motako baioneta, sekzio triangeluarreko orria duena Luzera osoa: 475 mm Pisua: 450 g |
|
|
Iruzkina |
1815 modeloko fusila, Soraluzeko Errege Arma Fabriketan egina, Gipuzkoan. Giltza frantsesa du, Antonio de Bustindui Errege Fabriketako maisu aztertzaileak hobetua 1812 eta 1815 artean. Kulatan, testu hau irarria du: “Viva Isabel 2. S.O.” Elisabet II.a Espainiako erregina izan zen 1833tik 1868ra bitartean. |
03064