Fusila, 1815 modelokoa, Soraluzeko Errege Fabrikak

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Fusil militar txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Soraluzeko Errege Fabrikak

Non egina

Soraluze, Gipuzkoa

Modeloa

1815

Serie-zenbakia

“28” eta “34” kanoian

Kalibrea

18,3 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua, eta 1812an “hobetua”; letoizko almetxa du, eta burdinazko arrastelu laua.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta bere luzeraren heren batean oktogonala da.

Mailu eta suharri-torloju multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota

Segurtatze-posizioa intxaurrean.

Kanoiaren luzera

1.050 mm

Luzera osoa

1.440 mm baioneta gabe

1.825 mm baioneta jarrita

Pisua, deskargatuta

4.370 g baioneta gabe.

4.820 g baioneta jarrita.

Kaxa

Intxaur-zurez egina; torloju batez eta letoizko hiru bridaz lotzen zaio kanoiari; bridetako batek, “tronpetatxoa” deritzonak, mira osatzen du.

Kulatak metalezko ostikoa du.

Baketak perretxiko-formako galkagailua du.

Osagarriak

Kubo-motako baioneta, sekzio triangeluarreko orria duena

Luzera osoa: 475 mm

Pisua: 450 g

 

 

Iruzkina

1815 modeloko fusila, Soraluzeko Errege Arma Fabriketan egina, Gipuzkoan.

Giltza frantsesa du, Antonio de Bustindui Errege Fabriketako maisu aztertzaileak hobetua 1812 eta 1815 artean.

Kulatan, testu hau irarria du:

“Viva Isabel 2. S.O.”

Elisabet II.a Espainiako erregina izan zen 1833tik 1868ra bitartean.

03064