Frantses infanteriarako fusila, 1777 An. IX modelokoa Manufacture D’Armes Royal de Charleville
Jatorrizko herrialdea |
Frantzia |
Pieza-mota |
Fusil militar txinparta-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Manufacture D’Armes Royal de Charleville |
Non egina |
Charleville, Nouzon (Frantzia) |
Modeloa |
1777, Corrigé An. IX |
Serie-zenbakia |
Kontrapletinan, “C.H. Nº 252” |
Kalibrea |
17,5 mm |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta txinparta-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltza frantsesa. Mailuaren malgukia pletinaren atzealdean dago, eta segurtatze- eta tiro-posizioak intxaurrean irarrita daude. Letoizko almetxa eta burdinazko arrastela ildaskatua. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da. |
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da zorroa biratu ondoren; letoizko haizetakoa du. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte |
Segurtagailu-mota |
Zorro bat da; biratuz, almetxaren gainean jartzen da, eta babestu egiten du. |
Kanoiaren luzera |
1.137 mm |
Luzera osoa |
1.520 mm baioneta gabe 1.931 mm baioneta jarrita |
Pisua, deskargatuta |
4.750 g baioneta gabe 5.079 g baioneta jarrita |
Kaxa |
Intxaur-zurez egina; torloju batez eta letoizko hiru bridaz lotzen zaio kanoiari; bridetako batek, “tronpetatxoa” deritzonak, mira osatzen du. Kulatak metalezko ostikoa du. Galkagailu konikoa (ez dago). |
Osagarriak |
Burdinazko baioneta, kubo-motakoa. Luzera: 411 mm |
|
|
Iruzkina |
Modéle 1777 Corrigé An.IX modeloko fusila Napoleonen armada inperialaren arauzko arma izan zen 1800etik 1815era bitartean. 1777ko otsailaren 27ko Errege Ordenak arauzkotzat izendatutako 1777 modeloko fusil zaharraren bertsio hobetua da, Napoleon Bonapartek (1769-1821) egina. Haren siglak Frantziako Iraultzak (1789-1821) ezarritako “egutegiari” dagozkio. Iraultzak Frantziako Luis XVI.a erregea tronutik kendu eta egutegi gregorianoa abolitu zuen, aldi historiko berri baten hasiera gisa. Iraultzaren egutegia 1806-01-01ean abolitu zuten. “An. IX”-k hau esan nahi du: 1800. urtea. Fitxa honetako modeloak marka hauek ditu: “M” izar baten azpian eta “O” gainean giltzan, “P” izar baten azpian errekamaran eta “F” izar baten azpian, kanoiaren eskuinaldean eta ezkerraldean. |
02905