Mahai gaineko eskribania damaskinatua
Luxuzko eskribania damaskinatua. Euskarria, kristalezko bi tintontzi eta luma bat dauzka, eta atzekoa aldean honako inskripzio hau du: “Fº de V.Bueno – Eibar”.
Inskrpzioari esker ondorioztatu dezakegu pieza hau Vicente Bueno Orbearen Fabrikan ekoiztu zela. Vicente Bueno grabatzaile gisa aritu zen 1909 eta 1913 artean. Tailerra Estaziño kalean zuen, eta enkarguez gain, damaskinatu-irakasle lanak ere egiten zituen.
Ziurrenik Bueno Hermanos S.A.ren aurrekaria da. Eibarren sortutako enpresa horrek artaziak ekoizten zituen.
11501