Errebolberra, Galand sistema, damaskinatua
Jatorrizko herrialdea |
Belgika |
Pieza-mota |
Errebolberra, Galand sistema (Belgika) |
Fabrikatzailea |
Ezezaguna Eibarko Teodoro Ybarzabal grabatu- eta damaskinatu-lantegiak dekoratua 1883 inguruan |
Non egina |
Ezezaguna |
Modeloa |
Galand sakelakoa. |
Serie-zenbakia |
Serie-zenbakirik gabe. |
Kalibrea |
7 x 13 R Galand Short. (Perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Ekintza bikuna. Tiragailu tolesgarria. |
Funtzionamendu-sistema |
Irekieran lekualdatze lineala duen zilindroa eta bala-zorroen erauzte automatikoa. Danborra eskuinerantz biratuz higitzen da. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Palanka bat lekualdatuz irekitzen da. Palankak aurrerantz bultzatzen du higidura zuzenaz kanoiak eta danborrak osatutako multzoa, eta aktibatu egiten du disparatutako bala-zorroak automatikoki erauzteko gailua. Hala, errebolberra prest gelditzen da berriro kargatzeko. 6 tiroko danborra. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik gabe |
Kanoiaren luzera |
76 mm |
Luzera osoa |
180 mm |
Pisua, deskargatuta |
450 g |
Kirten-azal mota |
Zurezkoak, karratutxodunak eta torloju batez eutsiak. |
|
|
Iruzkina |
Galand sistemako errebolberrek Liejan (Belgika) diseinatu eta patentatu zituzten 1868an Charles-François Galand (1832-1900) frantses armaginak eta Andrew Sommerville britainiarrak. Bala-zorroak erauzteko mekanismo burutsu bat dute, bala-zorro hutsak eta danborrean sartuta dauden baina tiro egin gabe aktibo dauden kartutxoak bereizten dituena. 1870ean, bazkidea hil zitzaionean, F. Galand Parisen kokatu zen, eta 1872an, bere jatorrizko errebolberraren modelo hobetua patentatu zuen, “Revolver Galand á Extracteur Automatique” izenarekin. Espainian, dirudienez, ez zen fabrikatu errebolber-mota hori, baina badira ale batzuk Amado Barthelet Durangon eta Eibarren kokatutako belgikar industrialariaren puntzoiarekin markatuak, eta badira, halaber, Soraluzeko “Fábrica de Armas Euskalduna” marka dutenak. Litekeena da ale horiek amaitu gabe inportatuak izatea, gero lantegi horietan akabera emateko. Baliteke fitxa honetako errebolberra haietako bat izatea; trebeki grabatua eta damaskinatua dago Teodoro Ybarzabalen lantegian, Eibarren. Pieza hau haren alabek eman zioten Eibarko Armeria Eskolari 1914an. |
02782