Astra pistola erdiautomatikoa, 4004 – Falcon modelokoa, damaskinatua
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Pistola erdiautomatikoa |
Fabrikatzailea |
Astra-Unceta y Compañía |
Non egina |
Gernika-Lumo, Bizkaia |
Modeloa |
Astra, 4004 – Falcon modelokoa; damaskinatua |
Serie-zenbakia |
817183 |
Kalibrea |
9 x 17 mm Laburra (380 ACP) (perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Erdiautomatikoa. Ekintza bakuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Kanoi finkoa, eta masa-inertzia bidezko itxiera. |
Kargatzeko modua |
7 tiroko kargagailu ilarabakarra. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailu hegalduna: tiragailua blokeatzen du. Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua. Kargagailuaren segurtagailua: tiragailua blokeatzen du. Errekamarako kartutxoaren adierazlea. |
Kanoiaren luzera |
98,5 mm |
Luzera osoa |
164 mm |
Pisua, deskargatuta |
646 g |
Kirten-azal mota |
Nakarinazkoak, bi torlojuz eutsiak. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
Dirudienez, Astra 4000 Falcon modeloa enpresa horrek kanpo-mailu kolpekariz hornituta fabrikatu zuen lehen pistola da. Lehen prototipoa 1955ekoa da; produkzioa 1956an hasi zen, eta 1987an amaitu. Hiru kalibretan fabrikatu zen: 22 Long Rifle, 7’65 mm eta 9 mm laburra. Francoren gobernualdian, Espetxeetako Funtzionarioen arauzko arma izan zen. Ekialde Urruneko herrialde askotara esportatu zen. Fitxa honetako pistola Astra 4000 Falcon modelokoa bada ere, pistola-mota honi –enkarguz egiten baitziren, akabera bereziekin– beste izen bat ematen zion fabrikak oinarrizko produkzio-modeloetatik bereiztearren. Damaskinatu-mota hain landu hau zuten 4004 modeloko pistolek nakarinazko kirten-azalak zituzten, eta larruz estalitako kutxatila berezi batean aurkezten ziren. Fabrikak “4004 modeloa” izendatzen zituen. Fitxa honetako modeloa 1959an fabrikatu zen (E1). |
02850