Astra, 2002 CUB modelokoa, beranaz landua
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Pistola erdiautomatikoa |
Fabrikatzailea |
Astra-Unceta y Compañía |
Non egina |
Gernika-Lumo, Bizkaia |
Modeloa |
Astra 2002-CUB modeloa; beranaz landua eta zilarreztatua |
Serie-zenbakia |
96642 |
Kalibrea |
22 laburra. (Eraztun-perkusioa) |
Tiro egiteko sistema |
Erdiautomatikoa. Ekintza bakuna. |
Funtzionamendu-sistema |
Kanoi finkoa, eta masa-inertzia bidezko itxiera. |
Kargatzeko modua |
7 tiroko kargagailu ilarabakarrak. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailu hegalduna: tiragailua blokeatzen du. Kargagailuaren segurtagailua. |
Kanoiaren luzera |
57 mm |
Luzera osoa |
112 mm |
Pisua, deskargatuta |
360 g |
Kirten-azal mota |
Nakarina zurizko kirten-azalak, torloju batez eutsiak. |
|
|
Iruzkina |
Astra 2000 CUB modeloko pistola erdiautomatikoa 1920tik ekoizten ari zen 6,35 mm–25 ACP kalibreko Astra 200 modelokoaren bertsio berritua da. 2000 CUB modeloko lehen unitateak 1954an fabrikatu ziren, 22 laburra kalibrean; geroago, 1956an, 6,35 mm–25 ACP kalibrean fabrikatu ziren. Haren aurrekoan aldean, hauek ziren aldaketak: kanpo-mailu kolpekaria, kargagailuaren segurtagailua eta kargagailua askatzeko botoiaren kokalekua, ezkerreko kirten-azalean kokatua. Fitxa honetako luxuzko modeloa, beranaz trebeki landua eta nakarinazko kirten-azalez hornitua, 1956an fabrikatu zen (B1). Horrelako arma gehienak enkarguz egiten ziren, eta egindako lan artistikoaren kalitatearen araberako kodea ematen zitzaien. Hala, 2001 kodeak akabera kromoztatua zuen; 2002ak, beranaz landua eta zilarreztatua; 2002-CRak, beranaz landua eta kromoztatua; 2003a beranaz sakon landua zegoen eta, azkenik, 2004ak akabera damaskinatua zuen. |
02848