Artzoi-pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna, Antonio Pagoaga
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Antonio Pagoaga |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Artzoi-pistola, pistoi-giltzaduna |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna, Lehen Modeloa; mailuaren malgukia eta trabagarria ditu. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilera bideratutako eskopeta eta armen fabrikazioan. Mailu kolpekari zoomorfoa, izurde bat irudikatzen duena. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta erabat oktogonala da. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
122 mm |
Luzera osoa |
260 mm |
Pisua, deskargatuta |
700 g |
Kulata |
Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Kakoa kontrapletinan. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Eskutokiak burdinazko burua du. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
“Artzoi-pistola” deritzo zalditerian erabiltzen zelako; zaltokiko artzoian lotuta eramaten zen. Fitxa honetako arma artzoi-pistola bat da, aurrekargakoa eta pistoi-giltzaduna, Antonio Paguaga eibartar armaginak 1850ean egina Eibarren. Paguagak 1850 eta 1870 artean lan egin zuen; Rabal kalean (gaur egun, Errebal kalea) zuen lantegia.
|
02720