ALFA Alfamatic 9025
1920ko urriaren 28an Sociedad Anónima Cooperativa de Producción de Armas de Fuego ALFA eratu zen, Espainiako estatuko lehen enpresa kooperatiboa. Bertan lan egiten zutenak akziodunak eta ekoizpen-baliabideen jabeak ere baziren. Sektorearen krisiaren ondorioz, Sektorearen krisia zela eta, handik gutxira Sociedad Anónima Cooperativa ALFA izena hartu zuten eta josteko makinak fabrikatzera bideratu zuten ekoizpena.
Alfaren lehen modeloa 260 pezetan saltzen zen, bere lehiakide zuzenena zen Singer estatubatuarrarekiko 80 pezetako aurrezpena suposatuz. 1932rako behin betiko utzi zuten armagintza; urte horretan 12.000 josteko makina baino gehiago atera ziren Eibarko fabrikatik.
Gaur egun, sektore metalurgikoan aritzen diren 14 enpresek osatzen dute Grupo Alfa. Hala ere, Eibarko industriaren ezaugarri den josteko makinak ekoizten dituzte oraindik.