ALFA 103 modeloa, altzarian ahokatua

Josteko makina unibertsal azkarra. Jostura zuzenetarako eta zig-zagean, bat do bi orratzekin. Dekorazio-motibo sorta zabala erabat automatikoki egiteko mekanismoa. Anezka birakaria. Lanpara elektriko akoplatua.

1920ko urriaren 28an, ALFA Su Armak Ekoizteko Kooperatiba Sozietate Anonimoa sortu zen, Espainiako lehen enpresa, non langileak akziodunak ziren eta ekoizteko baliabideak zituzten. Sektorearen krisiaren ondorioz, handik gutxira Sociedad Anónima Cooperativa ALFA izena aldatu zuten eta josteko makinen fabrikaziora bideratu zuten ekoizpena.


Alfaren lehen modeloa 260 pezetatan saltzen zen, 80 pezetako aurrezpena suposatuz bere lehiakide zuzenena zen Singer estatubatuarrarekiko. 1932rako behin betiko utzi zitzaion armagintza jarduerari; urte horretan 12.000 josteko makina baino gehiago atera ziren Eibarko fabrikatik.


Gaur egun, Alfa Taldea metalurgiaren sektorean diharduten 14 enpresak osatzen dute, baina josteko makinen fabrikazioa mantentzen dute Eibarko industriaren ekoizpen bereizgarri gisa.


Josteko makina hau hileko pieza izan zen Armagintzaren Museoan, esteka honetan gehiago irakur dezakezu.