Karabina, Tigre, Largo modelokoa
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Eskuzko errepikapen-karabina, morroiloduna |
Fabrikatzailea |
Gárate, Anitua y Cía |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Tigre, Largo modeloa |
Serie-zenbakia |
A28365 |
Kalibrea |
.44-40 / 44 Luzea / 10,5 x 34 mm (perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Ixte-blokeak bertan du kolpekaria, eta tiroa mailu kolpekariaren bidez gertatzen da. |
Funtzionamendu-sistema |
Errekamara irekitzeko eta ixteko, morroilo zuzen bat dago, palanka batek eraginda. Morroiloa blokeatzen duten erroen bidezko morroilotzea. Kartutxoa errekamaran sartzeko, teila jasotzaile bat dago morroiloaren azpian, ontziaren aurrean. |
Kargatzeko modua |
Eskuz elikatzen da, mekanismoaren kaxaren eskuinaldeko albo-ataka baten bidez; bera da kanoiaren azpian dagoen 12 kartutxorako ontzi tubular baterako sarbidea. Ontzian 12 kartutxo sartzen dira modelo luzean, eta 11 laburrean. |
Segurtagailu-mota |
Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua bala errekamaran dagoenean. Garraiorako segurtagailua, muntatzeko palanka blokeatzen duena. Kulataren azpian dago. |
Kanoiaren luzera |
540 mm, modelo luzea, eta 490 mm, modelo laburra |
Luzera osoa |
1.000 mm, modelo luzea, eta 950 mm, modelo laburra |
Pisua, deskargatuta |
2.880 g, modelo luzea, eta 2.650 g, modelo laburra |
Kulata eta esku-babesa |
Intxaurrezkoa, bi piezatan. Modelo luzeak ataka lerrakor bat du ostikoan, garbiketa-trasteak gordetzeko. Modelo laburrak ez. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Gárate, Anitua y Cía enpresak sortu zuen arma 1919an. Winchester 1892 modeloaren kopia da. Bi modelo fabrikatu ziren, laburra eta luzea. Hauek dira haien ezaugarriak: - Kanoi-luzera eta -lodiera desberdinak. - Laburra: Mira aurreko bridaren gainean dago. - Luzea: Mira kanoiaren gainean dago. - Laburra: Aurreko brida, bi torlojuz eutsia. - Luzea: Aurreko brida, torloju batez eutsia. - Laburra: Altxa tangentziala, gidoi motakoa, 0tik 20ra graduatua, Winchester 1892 modelokoa bezalakoa edo eskailera-motakoa, tamaina handikoa. Fabrikatzailearen izena kanoiaren ezkerraldean estanpatua dago: “GARATE ANITUA Y Cía EIBAR-España” - Luzea: Altxa tangentziala, gidoi motakoa, 0tik 20ra graduatua, handiagoa edo eskailera-motakoa, tamaina txikikoa. Fabrikatzailearen izena kanoian estanpatua dago. Trenbideetako Guardia Zibila arma honetaz hornitu zen, tamaina txikiagatik eta karga-ahalmenagatik. |
06158