Eibarko itsas abentura
2024ko abenduaren 18tik martxoaren 30ra
Eibarrek eta itsasoak lotura garrantzitsua izan dute betidanik, beren industrian eta beren produktuen komertzializazioan oinarrituta, XVI. mendean beren produktuak merkaturatzeko Debako portuan itsasontziak eraikitzen zituzten armadore eibartarretatik hasi eta Adrian Laspiur eta Garra bezalako enpresetaraino, zeintzuek ontzigintzako eta eraikuntzako burdindegian jarduten baitzuten eta ospe handiena aingurak eraikitzeagatik lortu zuten.
Erakusketa honetan, besteak beste, Martín de Orbearen erretratua, Industrias Garrak eta Laspiur familiak emandako itsas piezen moldeak eta merkuriozko ontzien erreplikak erakutsiko dira.
Inaugurazioa, abenduaren 18an, 19 etan
Sarrera doan.