Pistola mikelete-giltzaduna. José Aguirre eta Ignacio de Bustindui Aldazábal
Inbentario-zk: 02685
Egileak:
- José de Aguirre. Eibar, Gipuzkoa. Armazaina.
- José Ignacio de Bustindui Aldazábal. Soraluce, Gipuzkoa. Armazaina.
Pieza-mota: Pistola txinparta-giltzaduna.
Ezaugarri fisikoak:
- Materiala eta/edo euskarria: Metala.
- Materialaren eta/edo euskarriaren gaineko zehaztapenak: Altzairua eta letoia.
- Pisua deskargatuta: 950 g.
- Neurriak:
- Kanoiaren luzera: 210 mm
- Luzera osoa: 360 mm
- Kalibrea: 16,9 mm - 17koa.
- Osagaiak: osagarririk gabe.
Deskribapena:
- Funtzionamendu-sistema: Mikelete-giltza. Mailuaren malgukiak eta arrasteluaren malgukiak kontrako noranzkoan dute erpina. Bi malgukiak pletinaren aurrealdean daude, agerian, bai eta segurtatze- eta tiro-posizioak ere; haietan eragiten du mailuak. Mailuak eta suharri-torlojuak osatutako multzoa bi posiziokoa da, eta burdinazko almetxa du.
- Tiro egiteko sistema: aurrekarga eta txinparta-giltza.
- Kargatzeko modua: Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen herenean oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
- Kaxa osoa.
- Zurezko baketa eta zurezko eta hezurrezko galkagailu konikoa.
- Kulata zorroduna.
- Segurtagailu-mota: Segurtatze-posizioa agerian pletinan.
- Serie-zenbakia: zenbakirik gabe.
Ohar historiko-kritikoak: Txinparta-pistola mikelete-giltzaduna. Izena mikelete-miliziatik hartu zuen. Mikeleteak oste arinak ziren; egoera politiko edo sozialagatik behar zenean eratzen ziren, eta haien sorrerak eragindako arrazoia konpondutzat jotzen zenean desegiten.Ez ziren armada erregularraren parte, aldi baterakoak baizik.
Inskripzio-mota: Fitxa honetako modeloak bi fabrikatzaile-marka ditu:
-
"JPH-A-GUI-RRE" fabrikazio-marka, Eibarren 1800 eta 1821 bitartean lan egin zuen José de Aguirre maisu armaginarena. Urrez estanpatua dago kanoian, zilarrezko eta urrezko zenbait lore apaingarrirekin batera.
- Yº-BUS-TIN-DUI, José Ignacio de Bustindui Soraluzeko Errege Fabriketako maisu aztertzailearen fabrikazio-marka, arkuan estanpatua.