Sistema berriak (XIX)

Card image cap
XIX. mendeak aurrera egin ahala, estatuak ez zuenez arma militarrak egiteko enkargurik egiten, euskal armaginak, derrigorrean, euren produkzioa merkatu zabalari begira egiten hasi ziren: ehiza-eskopetak, piztoletak eta esmitzak.

Merkatua argitzen

Sasoi hartan sortuko ziren baita erretrokargazko armak, aurrerapen teknologikoaren eta burdingintzaren ondorio, kartutxo mota berriak egiteko aukera ematen zutenak. Jaurtigailu berri horiek su-sistema ezberdinen garapena ekarri zuten: erretrokargazko lehenbiziko armak egin ahal izan ziren, errepetiziokoen aitzindari eta gerora etorriko ziren pistola erdiautomatikoen aitzindari.

Areto honetan tiro bakarreko armak ikusiko ditugu eta, aldi berean, erretrokarga sistema guztiei esker izandako jaurtigaien bilakabideari buruzko aipamenak.
Errepikapen eta erdiko perkusioko armak

1861ean, Estatu Batuetako ?Sezesio Gerraren? tartean (1861-1865), egin ziren lehenengo entseguak errepikapen eta erdiko perkusioko fusilekin, oinarri moduan kartutxo metalikoak erabiliz, bolbora beltzaren ordez kerik gabeko nitrozelulosazko bolborarekin, 1860 eta 1866 artean garatutakoak eta geroago Remington, Grass, Beaumont etabarrek fabrikatutakoak.

Erdiko perkusioko kartutxoaren sorrerak su-armen modernizazio osoaren seinalea izan zen.

Erabiltzen zituzten errepikapenezko sistema berriek euren muniziozko biltegi desberdinetan hainbat kartutxo eramatea ahalbidetzen zizkien, bata bestearen atzetik eta azkartasun handiarekin tiro egiteko aukera zutelarik.