Duelurako pistola-parea, pistoi-giltzaduna, Bernabé Villabella

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Bernabé Villabella

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Duelu edo erronkarako pistolak

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

11,2 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da. Katebegia du, mailuaren eta aurreko malgukiaren higidura gozoagoa izan dadin. Modelo hori ohikoa zen Euskal Herrian merkatu zibilerako fabrikatutako armetan.

Giltzak beranaz landutako grabatuak ditu.

Bi posizioko mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa.

Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima ildoduna du, eta erabat oktogonala da.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa.

Kanoiaren luzera

222 mm

Luzera osoa

380 mm

Pisua, deskargatuta

750 g

Kulata

Kaxa-erdikoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.

Kulata landua, hobeto heltzeko.

Arku buztanduna.

Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

“Erronkarako” pistola-parea, Bonifacio Villabella eibartar armaginak 1881 eta 1909 artean fabrikatua.

Pistolen formak XIX. mendearen erdialdean Le Page Moutier etxe frantsesak sortutako duelu-pistoletan inspiratuta daude.

Testu hau dute kanoian:

“Fª de B. Villabella. Eibar”

02743