Artilleriarako mosketoia, 1843 modelokoa, Soraluzeko Errege Fabrikak

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Fusil militar txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Soraluzeko Errege Fabrikak

Non egina

Soraluze, Gipuzkoa

Modeloa

1843, artilleriarako

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

18,3 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua; letoizko almetxa du, eta arrastelua burdinazkoa da, leuna.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

Segurtagailu-mota

Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean.

Kanoiaren luzera

560 mm

Luzera osoa

945 mm

Pisua, deskargatuta

2.410 g

Kaxa

Intxaur-zurez egina; torloju batez eta letoizko bi bridaz lotzen zaio kanoiari; bridetako batek, “tronpetatxoa” deritzonak, mira osatzen du. Kulatak metalezko ostikoa du. Perretxiko-formako galkagailua.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Artilleriarako mosketoia, 1843 modelokoa, Soraluzeko Errege Arma Fabriketan egina, Gipuzkoan. Hernando Agirrek sortu zuen fabrika 1568an: zentro bat ezarri zuen Soraluzen Euskal Herrian erositako era guztietako armak hartzeko eta ebaluatzeko, gero errege-armadara bidaltzeko.

Errege Fabriketan, hasieran, lau gremio arduratzen ziren produkzioaz: kanoiginak, txispaginak, kaxaginak eta aparejuginak. Berek hautatutako diputatu bat zuten ordezkari. Diputatu horrek asentistarekin tratatzen zuen. Finantza-bitartekari bat zen asentista; bera arduratzen zen Errege Fabriketan eskaintzarik onena aurkezteaz kontrata bat egiteko, fabrikek arma-partida bat fabrikatzeko eskaera jasotzen zutenean.

Haren ardura zen eskaerari burubide ona ematea. 1734an, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia asentista bakar izendatua izan zen, eta kargu hori izan zuen 1784 arte. Orduan, Filipinetako Errege Konpainiak eskuratu zuen, 1794 arte, eta, gero, Errege Ogasunak 1865 arte.

02906