Artzoi-pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna, Antonio Pagoaga

Artzoi-pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna, Antonio Pagoaga

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Antonio Pagoaga

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Artzoi-pistola, pistoi-giltzaduna

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16,9 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da, katebegiarekin eta aurreko malgukiarekin. Euskal Herrian fabrikatutako modeloa da, eta bere bereizgarria du: animalia-formako mailu kolpekaria; lehoi bat izan ohi da, edo, kasu honetan bezala, izurde bat.

Urrezko eta zilarrezko filigranaz apaindutako giltza.

Bi posizioko mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa.

Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta erabat oktogonala da.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa.

Kanoiaren luzera

150 mm

Luzera osoa

290 mm

Pisua, deskargatuta

1.000 g

Kulata

Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.

Baketa-etxea kanoiaren azpian.

Zurezko baketa eta galkagailu konikoa.

Kakoa kontrapletinan.

Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko.

Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

“Artzoi-pistola” deritzo zalditerian erabiltzen zelako, zaltokiko artzoian lotuta.

Fitxa honetako arma artzoi-pistola bat da, aurrekargakoa eta pistoi-giltzaduna, Antonio Paguaga eibartar armaginak fabrikatua Eibarren. Paguagak 1850 eta 1870 artean lan egin zuen; Rabal kalean (gaur egun, Errebal kalea) zuen lantegia.

Testu hau du: “Fª de Antonio Paguaga en Eibar”.

Orbea y Cía enpresak Eibarko Armeria Eskolari emana 1914an.

   02734