Birmoldaketako karabina, Milizia Nazionalarentzako modeloa 1857-59 modeloa, José de Unzueta
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Birmoldaketako karabina, txinparta-giltza bat pistoi-giltza bihurtzen duena. |
Fabrikatzailea |
José de Unzueta |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
1857-59, Milizia Nazionalarentzako modeloa |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
15 mm |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
1857 / 59 modeloko giltza, Artilleriako Batzorde Tekniko Gorenak 1859-08-15ean onartua, ingeles jatorriko Antonio Anckermann armaginak sortua. Artilleriako Museoko langilea izan zen Anckermann 1850-60 hamarkadan. Ez du pistoi-babesik. Bi posizioko mailua. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa, kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
840 mm |
Luzera osoa |
1.220 mm |
Pisua, deskargatuta |
3.400 g |
Kulata eta kanabera |
Intxaurrezkoa da, eta ostiko metalikoa du. Kanabera bi bridaren bidez lotzen zaio kanoiari, eta baketa eta beraren oinarri lauko galkagailua gordetzeko baketa-etxea du (baketa falta da) |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Milizia Nazionalaren jatorria Espainiako Ondorengotza Gerran (1710-1715) sortu ziren defentsa zibileko taldeak dira. Gerra hartan, Borboiko etxearen aldekoak Austriako etxearen kontra borrokatu ziren Karlos II.a Espainiakoa hil zenean, eta borboitarrak nagusitu ziren. Independentzia Gerran (1808-1814), Napoleonen armadak Espainiako armada suntsitu ondoren, defentsarako tokiko eta probintzietako batzordeek herritarrak armatu zituzten inbaditzaile frantsesen aurka borrokatzeko. 1812an, batzordeak armada erregularraren partetzat onartuak izan ziren, eta Milizia Nazionala izena hartu zuten. Gobernuak haientzat egindako arautegi baten bidez arautu ziren. Fitxa honetako armak Soraluzeko Errege Fabriketako puntzoia du: “P” marka koroaren azpian, eta “Pºx.” onarpen-marka. José de Unzueta armagina izan zen 1820tik 1860ra. |
02910