Mariette adarrontzi-habia

Jatorrizko herrialdea

Belgika

Pieza-mota

Aurrekargako errepikapen-arma

Fabrikatzailea

Gilles Mariette

Non egina

Cheratte, Lieja (Belgika)

Modeloa

Mariette abisperoa, 8 kanoikoa

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

7’8 mm, berunezko bola esferikoa

Tiro egiteko sistema

Ekintza bikuna.

Mailu kolpekari gordea, tiragailuaren aurrean.

Tximinia estaltzeko tapa, tiragailuaren aurrean.

Eraztun-tiragailua. Lehen tiroa, beheko kanoian.

Arima ildoduna

Funtzionamendu-sistema

Ekintza bikuna.

“Errekamara-bloke” batean torlojuz lotutako 8 kanoiko multzo baten ezkerreranzko biraketa.

Kanoiek eta “errekamara-bloke” birakarian bakoitzak duen lekuak zenbaki bera estanpatua dute, 1etik 8ra.

Kargatzeko modua

Kanoiaren ahotik.

Armaren gorputzaren eskuinean egindako jangune batetik jartzen da pistoia tximinia bakoitzean.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

67 mm

Luzera osoa

180 mm

Pisua, deskargatuta

605 g

Kirten-azalak

Zurezkoak, torloju grabatu baten bidez eutsiak.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

“Abisperoa” –edo “pepperbox” (piperbeltz-ontzia) herrialde anglosaxoietan–, trantsizio-errebolberrekin batera (02754 fitxa), berez errebolber esaten zaionaren aitzindaritzat har daiteke.

Gilles Mariette belgikar armaginak sortu eta patentatu zuen 1839an. Mariette 1832tik 1865era jardun zen armagintzan Cheratte-n (Lieja).

Fitxa honetako armaren kanoiak burdinazkoak dira, ildo zuzenak eta ur-irudien itxurako azido-akabera dituzte. Lau jangune simetriko dituzte ahoan, giltza karratu berezi batekin askatu ahal izateko.

Tiragailua eraztun-motakoa da.

Lehenengo perkusioa beheko kanoiarekin egiten da, ezkutuan dagoen mailu baten bidez, eta ezkutu txiki batek isolatu egiten du dagokion tximinia, beste errekamarak sutzea saihesteko.

Fitxa honetako armak marka hauek ditu: “E.L.G.”, izar baten gainean eta obalo baten barnean; Liejako Saiakuntza Bankuaren onarpenaren marka izan zen 1846tik 1893ra.

“H” koroaduna, “H” ikuskatzailea, 1853tik 1877ra.

02757