Trantsizio-errebolberra, Desecoh & Day

 

Jatorrizko herrialdea

Ingalaterra

Pieza-mota

Trantsizio-errebolberra.

Fabrikatzailea

Desecoh & Day

Non egina

Londres (Ingalaterra)

Modeloa

Trantsizio-errebolberra.

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

9,6 mm (pistoi-perkusioa)

Tiro egiteko sistema

Ekintza bikuna. Kanpo-mailu kolpekaria

Funtzionamendu-sistema

Ekintza bikuna.

Danborra ezkerrerantz biratuz higitzen da.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, 6 errekamarako danborrean.

Danborrera iristeko, kargatzeko, bi arrapala daude kanoiaren azpian, ezker-eskuin.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

123 mm 

Luzera osoa

275 mm

Pisua, deskargatuta

745 g     

Kirten-azalak

Zurezkoak, karratutxodunak eta torloju batez eutsiak.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Aurrekargako trantsizio-errebolberra, pistoi bidez aparte kargatzeko; abispero batetik eraldatua. Jaurtitze-karga eta jaurtigaia danborraren errekamarako ahotik sartzen dira.

Kanoi independente oktogonala, arima ildodunekoa, lore-motiboz apainduta; letoizko mira finkoa du.

Londresko Desecoh & Day enpresak egina Ingalaterran, 1850 aldean.

Danborrean estanpatuta, koroa bat eta haren azpian gezi bat ageri dira. Marka horrek adierazten du armaren jabea “Viktoria Britainia Handiko eta Irlandako erregina eta Indiako enperatriza” dela (1819-1901).

Gezia marka estandar bat da; britainiar arma militar guztietan agertzen da, arma zuriak zein su-armak izan, bai eta britainiar gobernuaren jabetzapekoa den beste edozein gauzakitan ere.

Garai hartako beste britainiar fabrikatzaile batzuek ere egin zuten trantsizio-errebolber mota bera: Joseph Manton, Londresko Manton etxekoa, eta Charles Osborne, Birminghamgo Osborne & Co. etxekoa.

 02754