Bi kanoiko pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzadunarekin José Francisco Barrenechea
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
José Francisco Barrenechea |
Non egina |
Eibar, Gipuzkoa |
Modeloa |
Bi kanoi paraleloko pistola, pistoi-giltzaduna |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
16,9 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Malguki alderantzikatuko giltza mistoa. Giltza horretan, segurtagailu-puntuaren eta tiro-puntuaren krokagailua kanpoan dago; beraz, mailu kolpekariaren ingerada aldatuta dago horretarako behar den formara. Bi posizioko kanpo-mailua. Bi tiragailu. Lehenengoa, eskuineko kanoia; bigarrena, ezkerreko kanoia |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoien ahotik kargatzen da; kanoiek arima leuna eta erabat zilindrikoa dute. Pistoia kanoien tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
178 mm |
Luzera osoa |
350 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.000 g |
Kulata |
Pieza bakarrekoa, intxaurrezkoa, kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Baketa-etxea kanoien azpian. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
Bi kanoi paraleloko pistola aurrekargakoa, José Francisco Barrenechea eibartar armaginak 1846an egina Eibarren. Barrenecheak 1881 arte lan egin zuen; Rabal kalean (gaur egun, Errebal kalea) zuen lantegia. |
02702