Errebolber baskulatzailea, Smith & Wesson, 3 zb., Schofield ixtea duena

 Errebolber baskulatzailea, Smith & Wesson, 3 zb., Schofield ixtea duena

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Errebolber baskulatzailea, Smith-Wesson motakoa

Fabrikatzailea

Larrañaga, Gárate y Cía

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Smith & Wesson, 3 zb., Schofield ixtea duena

Serie-zenbakia

5

Kalibrea

.44 Smith & Wessson American (perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Ekintza bakuna. Kanpo-mailu kolpekaria.

Funtzionamendu-sistema

Ekintza bakuna.

Danborra eskuinerantz higitzen da.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, 6 errekamarako danborrean.

Zilindroak eta kanoiak osatutako multzoa baskulatzailea da, kargatu eta deskargatu ahal izateko.

Irekitzeko palanka bat dago Schofield ixte-sistema duen armazoiaren goialdean.

Bala-zorroen aldibereko erauzgailu automatikoa.

Segurtagailu-mota

Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua

Kanoiaren luzera

172 mm

Luzera osoa

300 mm

Pisua, deskargatuta

1005 g 

Kirten-azalak

Pasta marroizkoak, karratutxodunak eta torloju batez eutsiak.

“G.L.C.” inizialak dituzte behe-erliebean.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Smith & Wesson, 3 zk. Schofield errebolberra Estatu Batuetako armadako George W. Schofield maiorrak sortu zuen 1875ean, Smith & Wesson 3 errebolberraren ixte-sistemaren hobekuntza patentatu batean oinarriturik.

Patentatutako sistema horren bidez, esku bakar batekin ireki zitekeen errebolberra kargatzeko eta deskargatzeko; horregatik, estimazio handia lortu zuen zalditerian.

Fitxa honetako errebolberra Larrañaga, Gárate y Cía enpresak Eibarren fabrikatutako bertsio bat da, 1885ean lortutako patente bat erabiltzen duena (“Smith & Wesson-en Schofield sisteman oinarritutako ixtea”).

5 zenbakia estanpatua du kanoian, danborrean, armazoian eta arkuan.

Lokarrirako eraztuna du. Horrek adierazten du erabilera militarra zuela.

Pistola hau Bonifacio Echeverríak eman zion Eibarko Armeria Eskolari 1914an.

   02761