Artzoi-pistola giltza frantsesduna
Inbentario-zk: 02689
Egilea: ezezaguna.
Pieza-mota: Pistola txinparta-giltzaduna.
Modeloa: Artzoikoa.
Ezaugarri fisikoak:
- Materiala eta/edo euskarria: Metala.
- Materialaren eta/edo euskarriaren gaineko zehaztapenak: Altzairua eta letoia.
- Pisua deskargatuta: 750 g.
- Neurriak:
- Kanoiaren luzera: 210 mm
- Luzera osoa: 360 mm
- Kalibrea: 15,7 mm - 21koa.
- Osagaiak: osagarririk gabe.
Deskribapena:
- Funtzionamendu-sistema: Giltza frantsesa, Espainian 1712an sartua. Mailuaren malgukia pletinaren atzealdean dago, eta segurtatze- eta tiro-puntuak intxaurrean markatuta daude. Burdinazko almetxa. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.
- Tiro egiteko sistema: Aurrekarga eta txinparta-giltza.
- Kargatzeko modua: Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen herenean oktogonala da.Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
- Kutxa: Ingeles-erako muntaketa: kaxa osoa errekamarako torlojuaren bidez eta larako baten bidez atxikitzen zaio kanoiari.
- Kulatak letoizko apaindura du, eta buztana ere badu.
- Eskutokiak zilarrezko armarri bat du.
- Zurezko baketa eta galkagailu konikoa.
- Segurtagailu-mota: Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean.
- Serie-zenbakia: zenbakirik gabe.
"Artzoi-pistola" deritzo zalditerian erabiltzen zelako, zaltokiko artzoian lotuta.
Fitxa honetako modeloa txinparta-giltza "frantsesa" duen artzoi-pistola bat da, erabilera zibilerako sortua.