Areto-tirorako pistola, Herman sistema, Víctor Collette

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargako pistola, tiro bakunekoa

Fabrikatzailea

Víctor Collette

Non egina

Lieja (Belgika)

Modeloa

Areto-tirorako pistola, Herman sistema

Serie-zenbakia

VC345 (V.C., Víctor Collette)

Kalibrea

14,8 mm; ezpainik gabeko kartutxoa, barne-abiarazleduna (perkusio zentrala).

Tiro egiteko sistema

Tiro bakuna.

Errepikapen-tiroa, Jean Nicolás Herman-ek 1854ko maiatzaren 5ean patentatutako eta 1873ko uztailaren 27ko patentearekin hobetutako kargagailuarekin (7997 eta 7275 patenteak, hurrenez hurren).

Funtzionamendu-sistema

Errekamarako blokea gorantz lekualdatuz irekitzen da mailu kolpekaria bere lehen posizioan kokatzean.

Errekamarako blokea beherantz bertikalean lekualdatuz ixten da mailu kolpekaria bigarren posizioan kokatzean.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa eta errepikapenekoa. Eskuzko kargagailuarekin, aurretik atzerantz, errekamarako blokea goian dagoenean eta kanoian egindako kanal batekin bat datorrenean.

Errepikapenekoa, aurretik atzerantz, errekamarako blokea goian dagoenean eta kanoiaren gainean ezarritako kargagailu tubular batekin bat datorrenean.

Segurtagailu-mota

Mailu kolpekariaren erorketaren aurkako segurtagailua: mailua inguratzen duen pletina bat da, atzekoz aurrera nahierara irristatu eta, mailuaren erorketa etenez, haren orratza kartutxoan jotzea galarazten duena.

Kanoiaren luzera

226 mm

Luzera osoa

380 mm

Pisua, deskargatuta

1.000 g

Kulata

Intxaurrezkoa da, eta ostikoa beranaz landua dago.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Pistola hau Jean Nicolas Herman armaginak garatu zuen 1853an. Herman Liejako Wandre-koa zen (Belgika), eta pistola Liejako Victor Collete enpresan fabrikatu zen. Han egin zuen lan J.N. Herman-ek ixte-sistemetako espezialista gisa.

Grabatu finak ditu, et arkua buztanduna da.

Kanoia oktogonala da eta ildoduna, eta Liejako Saiakuntza Bankuko “E. L.G.” marka du, obalo baten barnean kokatutako izar batekin.

Málagako Ignacio Aguirrek eman zion Eibarko Armeria Eskolari 1914an.

    02725