British Bulldog errebolberra (kopia)
Jatorrizko herrialdea |
Ezezaguna |
Pieza-mota |
Errebolberra |
Fabrikatzailea |
Ezezaguna |
Non egina |
Ezezaguna |
Modeloa |
British Bulldog (kopia) |
Serie-zenbakia |
5 |
Kalibrea |
11,1 x 14 R / .44 Bulldog errebolberra (Perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Ekintza bakuna eta bikuna. Kanpo-mailu kolpekaria |
Funtzionamendu-sistema |
Ekintza bakuna eta bikuna. Danborra eskuinerantz biratuz higitzen da. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa, 5 errekamarako danborrean. Danborrera iristeko, kargatzeko eta deskargatzeko, tapa kulunkari bat dago armazoiaren eskuinaldean. Bala-zorroak eskuz ateratzen dira, danborraren ardatzaren barnean dagoen albo-hagaxka higikor batekin. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik ez. |
Kanoiaren luzera |
64 mm |
Luzera osoa |
180 mm |
Pisua, deskargatuta |
600 g |
Kirten-azalak |
Zurezkoak, karratutxodunak eta torloju batez eutsiak. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe. |
|
|
Iruzkina |
British Bulldog errebolberra Ingalaterrako Birminghamgo Philip Webley & Son enpresak sortu zuen 1872an, eta marka gisa erregistratu zuen 1878an. Sakelako errebolber bat da, ekintza bikunean tiro egiten duena, txikia, armazoi sendo batez, kirten txikiz eta zenbait kalibretan fabrikatua; haien artean dago .44 Bulldog errebolber indartsua, batez ere erabiltzailea distantzia laburrean defendatzeko balio zuena. Laster lortu zuen arrakasta, eta beste herrialde batzuetan kopiatu zuten, hala nola Frantzian, Belgikan edo Espainian. Baita Estatu Batuetan ere; han, marka ospetsu batzuek (Iver Jonson, Harrington & Richardson, Forehand & Woodsworth) beren katalogoetan sartu zuten, arrazoizko prezioa baitzuen garai hartako “ekintza bakuneko” beste arma batzuen aldean (Colt edo Smith & Wesson marken modeloen aldean, adibidez). Fitxa honetako errebolberra kopia bat, zehaztu gabeko herrialde batean egina. 5 zenbakia estanpatua du kanoian eta armazoian. British Bulldog errebolberra Eibarren ere fabrikatu zen 1880-1890 hamarkadan, eta oso litekeena hau haietako bat izatea. “British” eta “Bull-Dog” hitzak irarriak ditu armazoiaren zubiaren gainean. Datu historikoa: 1881eko uztailaren 2an, Charles J. Guiteauk herioz zauritu zuen James A. Garfield Estatu Batuetako 20. presidentea British-Bulldog bat erabiliz. |
02817