Banku-tornua

- Hileko pieza
Hil honetan, urtarrilean, Industria Armagintzaren Museoak "La Ruta del Hierro de los Pirineos" izeneko erakusketa eskainiko du. Erakusketa interesgarri honen helburua da Pirinioak mendikateko siderurgiarekin eta burdinarekin lotutako ondarea nabarmentzea. Hori dela eta, banku-tornu adierazgarri hau hautatu dugu hilabeteko pieza gisa, Eibarko armaginen erreminta tradizionala eta gure museoaren logotipoa dena.
Card image cap

Edozein burdin produktu ekoizteko ezinbestekoa izanik, gure industriarekin harreman historiko eta estua du banku-tornuak; izan ere, armagintza lanbidearen jatorritik bertatik funtsezko erreminta izan da gure lantegietan eta bere erabilera zabaldu egin zen gerora. Erreminta honek burdin egitura du, oin bat eta artikulatutako beso bat. Armagintzan kulatak edo baskulak finkatzeko erabiltzen da, haien gainean lan egin ahal izateko. Horrek lotura sendoa ahalbidetzen du zeinaren bidez hainbat operazio mekaniko desberdin egin baitaitezke, esate baterako, zerratu, zulatu, fresatu, karrakatu, markatu eta abar. Pieza hau, zehazki, Eibarko tailer txiki batekoa da, beste garai batean Sostoa kalean zegoena.

Dudarik gabe, banku-tornu hau gure ondare industriala osatzen duten lagin ugarietako bat da, gure herri-identitatea ulertzen laguntzen diguna, baita gure memoria historikoa kontserbatzen ere, tradizioz industria eta burdinaren manufakturari lotuta dagoena.

Gaur egun, patrimonio industrialaren balioespenari eta sentsibilizazioari esker, "La Ruta del Hierro" bezalako ekimenak sortzen ari dira. Europako Ibilbide Kulturaletako Europako Batzordearen Programak bultzatutako mugaz gaindiko ibilbide kultural mugaezina da, bost eskualde hauek osatzen dutena: Andorrak, Kataluniak, Ariejak, Akitaniak eta Euskal Herriak. Pirinioetako "La Ruta del Hierro" lurralde-ibilbide txikiek osatzen dute, zeintzuen arteko lotura burdina baita. Horrek sortzen ditu gure herriko identitatea eta gure paisaia kulturala.

Gure museoa bisitatzera animatu nahi zaituztegu, bertan goza dezazuen bai gure lurraldean burdinak duen kultura eta tradizioa erakusten digun ibilbide interesgarri honetaz, bai meatzeekin, burdinolekin, artxiboekin eta arkitekturarekin lortutako elementuez.