ALFA 103 modeloa, altzarian ahokatua

Josteko makina unibertsal azkarra. Josturetarako, zuzenean eta sigi-sagan, bat edo bi orratzekin. Dekorazio-motibo sorta zabala erabat automatikoki egiteko mekanismoa. Anezka birakaria. Lanpara elektriko akoplatua.

1920ko urriaren 28an, Sociedad Anónima Cooperativa de Producción de Armas de Fuego ALFA sortu zen. Espainiako lehen enpresa izan zen, non langileak akziodunak ziren eta ekoizteko baliabideak zituzten. Sektorearen krisiaren ondorioz, handik gutxira Sociedad Anónima Cooperativa ALFA izena hartu zuten eta josteko makinen fabrikaziora bideratu zuten ekoizpena.


Alfaren lehen modeloa 260 pezetatan saltzen zen, hau da, lehiakide zuzenena zen Singer estatubatuarra baino 80 pezeta merkeago. 1932rako behin betiko utzi zion armagintza-jarduerari; urte horretan josteko 12.000 makina baino gehiago atera ziren Eibarko fabrikatik.


Gaur egun, Alfa Taldea metalurgiaren sektorean diharduten 14 enpresak osatzen dute, baina josteko makinen fabrikazioa mantentzen dute Eibarko industriaren ekoizpen bereizgarri gisa.


Josteko makina hau hileko pieza izan zen Armagintzaren Museoan, esteka honetan gehiago irakur dezakezu.