Astra pistola erdiautomatikoa, 4004 – Falcon modelokoa, damaskinatua

Pistola erdiautomatikoa, Astra, 4004 – Falcon modelokoa, damaskinatua

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola erdiautomatikoa

Fabrikatzailea

Astra-Unceta y Compañía

Non egina

Gernika-Lumo, Bizkaia

Modeloa

Astra, 4004 – Falcon modelokoa; damaskinatua

Serie-zenbakia

817183

Kalibrea

9 x 17 mm Laburra (380 ACP) (perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Erdiautomatikoa.

Ekintza bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Kanoi finkoa, eta masa-inertzia bidezko itxiera.

Kargatzeko modua

7 tiroko kargagailu ilarabakarra.

Segurtagailu-mota

Segurtagailu hegalduna: tiragailua blokeatzen du.

Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua. Kargagailuaren segurtagailua: tiragailua blokeatzen du.

Errekamarako kartutxoaren adierazlea.

Kanoiaren luzera

98,5 mm

Luzera osoa

164 mm

Pisua, deskargatuta

646 g

Kirten-azal mota

Nakarinazkoak, bi torlojuz eutsiak.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Dirudienez, Astra 4000 Falcon modeloa enpresa horrek kanpo-mailu kolpekariz hornituta fabrikatu zuen lehen pistola da.

Lehen prototipoa 1955ekoa da; produkzioa 1956an hasi zen, eta 1987an amaitu.

Hiru kalibretan fabrikatu zen: 22 Long Rifle,

7’65 mm eta 9 mm laburra.

Francoren gobernualdian, Espetxeetako Funtzionarioen arauzko arma izan zen.

Ekialde Urruneko herrialde askotara esportatu zen.

Fitxa honetako pistola Astra 4000 Falcon modelokoa bada ere, pistola-mota honi –enkarguz egiten baitziren, akabera bereziekin– beste izen bat ematen zion fabrikak oinarrizko produkzio-modeloetatik bereiztearren.

Damaskinatu-mota hain landu hau zuten 4004 modeloko pistolek nakarinazko kirten-azalak zituzten, eta larruz estalitako kutxatila berezi batean aurkezten ziren. Fabrikak “4004 modeloa” izendatzen zituen.

Fitxa honetako modeloa 1959an fabrikatu zen (E1).

02850