Spirlet sistemako errebolber damaskinatua
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Goranzko irekierako errebolberra |
Fabrikatzailea |
Ezezaguna, ez du markarik. Eibarko Teodoro Ybarzabalen grabatze- eta damaskinatze-lantegiak dekoratua 1883 inguruan. |
Non egina |
Ezezaguna |
Modeloa |
1870, Spirlet sistema |
Serie-zenbakia |
3 |
Kalibrea |
9 x 17 R Spirlet. (Perkusio zentrala) |
Tiro egiteko sistema |
Ekintza bakuna eta bikuna. Perkusio zentrala. |
Funtzionamendu-sistema |
Errebolberra gorantz irekitzen da banda baten bidez; kanoi-danbor multzoa gorantz lekualdatzen da arkuaren aurrean dagoen botoi bat sakatzean. Bala-zorroak automatikoki eta aldi berean erauzten dira danborraren ardatzari lotua dagoen botoi bat sakatuz gero. Botoiak atzerantz bidaltzen du izar-erauzgailu bat. Danborra eskuinerantz biratzen da. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. 6 tiroko danborra. |
Segurtagailu-mota |
Segurtagailurik gabe |
Kanoiaren luzera |
122 mm |
Luzera osoa |
260 mm |
Pisua, deskargatuta |
800 g |
Kirten-azal mota |
Bolizkoak, torloju batez eutsiak. |
|
|
Iruzkina |
Albert Spirlet belgikar armaginak 1870ean Liejan (Belgika) sortutako eta patentatutako errebolberra. Oso errebolber berritzailea da bere garairako. Gorantz eta atzerantz irekitzen da (“Tip-Up” izeneko irekiera). Arkuaren aurrean dagoen botoi bat sakatuta, kanoi-danbor multzoa lekualdatu egiten da gorantz baskulatuz banda baten bidez. Danborrean gelditu diren bala-zorro erabiliak automatikoki erauzten dira danborraren ardatzari lotutako izar-erauzgailu baten bidez, haren aurrealdean dagoen botoi bat sakatuz gero. Fitxa honetako errebolberra trebeki grabatu eta damaskinatu zen Teodoro Ybarzabalen lantegian 1880ko lehen hamarkadan, Eibarren. Bera arduratzen zen dekoratzeaz eta saltzeaz, eta bere izena erabiltzen zuen marka komertzial gisa. Pieza hau haren alabek eman zioten Eibarko Armeria Eskolari 1914an. |
02784