Errebolberra, Galand sistema, damaskinatua

Errebolberra, Galand sistema, damaskinatua

 

 

Jatorrizko herrialdea

Belgika

Pieza-mota

Errebolberra, Galand sistema (Belgika)

Fabrikatzailea

Ezezaguna Eibarko Teodoro Ybarzabal grabatu- eta damaskinatu-lantegiak dekoratua 1883 inguruan

Non egina

Ezezaguna

Modeloa

Galand sakelakoa.

Serie-zenbakia

Serie-zenbakirik gabe.

Kalibrea

7 x 13 R Galand Short. (Perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Ekintza bikuna. Tiragailu tolesgarria.

Funtzionamendu-sistema

Irekieran lekualdatze lineala duen zilindroa eta bala-zorroen erauzte automatikoa.

Danborra eskuinerantz biratuz higitzen da.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa. Palanka bat lekualdatuz irekitzen da. Palankak aurrerantz bultzatzen du higidura zuzenaz kanoiak eta danborrak osatutako multzoa, eta aktibatu egiten du disparatutako bala-zorroak automatikoki erauzteko gailua. Hala, errebolberra prest gelditzen da berriro kargatzeko. 6 tiroko danborra.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik gabe

Kanoiaren luzera

76 mm

Luzera osoa

180 mm

Pisua, deskargatuta

450 g

Kirten-azal mota

Zurezkoak, karratutxodunak eta torloju batez eutsiak.

 

 

Iruzkina

Galand sistemako errebolberrek Liejan (Belgika) diseinatu eta patentatu zituzten 1868an Charles-François Galand (1832-1900) frantses armaginak eta Andrew Sommerville britainiarrak.

Bala-zorroak erauzteko mekanismo burutsu bat dute, bala-zorro hutsak eta danborrean sartuta dauden baina tiro egin gabe aktibo dauden kartutxoak bereizten dituena.

1870ean, bazkidea hil zitzaionean, F. Galand Parisen kokatu zen, eta 1872an, bere jatorrizko errebolberraren modelo hobetua patentatu zuen, “Revolver Galand á Extracteur Automatique” izenarekin.

Espainian, dirudienez, ez zen fabrikatu errebolber-mota hori, baina badira ale batzuk Amado Barthelet Durangon eta Eibarren kokatutako belgikar industrialariaren puntzoiarekin markatuak, eta badira, halaber, Soraluzeko “Fábrica de Armas Euskalduna” marka dutenak. Litekeena da ale horiek amaitu gabe inportatuak izatea, gero lantegi horietan akabera emateko.

Baliteke fitxa honetako errebolberra haietako bat izatea; trebeki grabatua eta damaskinatua dago Teodoro Ybarzabalen lantegian, Eibarren. Pieza hau haren alabek eman zioten Eibarko Armeria Eskolari 1914an.

02782