Rolling Block sistemako eskopeta, kulata desmuntagarria duena

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Atzekargako pistola, tiro bakunekoa

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Ezezaguna

Modeloa

Rolling Block sistemako eskopeta, kulata desmuntagarria duena

Serie-zenbakia

“3” zenbakia du kanoian eta bi “1” zenbaki, kanoian eta mailuan.

Kalibrea

16,45 mm– (.24)

Tiro egiteko sistema

Tiro bakuna.

Funtzionamendu-sistema

Atzeranzko biraketako itxiera, Rolling Block sistema.

Espainian, Remington sistema.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa, errekamaran, mekanismoa osatzen duten bi ixte-blokeak ireki ondoren. Aurreko blokea, orratz kolpekaria duena, eta atzeko bloke edo mailu kolpekaria. Kartutxoa errekamaran ahokatu eta gero, lehen ixte-blokea itxi ondoren, tiro egiteko prest gelditzen da arma.

Segurtagailu-mota

Segurtagailurik ez.

Kanoiaren luzera

840 mm

Luzera osoa

1.200 mm

Pisua, deskargatuta

1.780 g

Kulata eta kanabera

Kulata desmuntagarria; metalezko ostikoa du.

Kanabera desmuntagarria; malguki lau baten bidez armazoiari lotua dago, eta beste malguki lau baten bidez eutsita dagoen brida batez lotzen zaio kanoiari.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Rolling Block sistemako eskopeta, Espainian egindako zorro-erauzgailua duena.

Kanoiak arima leuna du.

Enkarguz egindako arma.

Lore-motiboz grabatua.

Kulata bi piezatan desmuntatzen da; haren azpialdean dagoen larako bat irekita, kulataren atzeko erdia ezkerretarantz bira daiteke.

 02937