Trabuko pistoi-giltzaduna

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Arma luzea, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Trabukoa

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

42 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Mikelete- edo hanka-giltza, euskal produkziokoa. Mailu kolpekari zoomorfoa du, lehoi bat irudikatzen duena.

Segurtatze- eta su-posizioak agerian daude pletinan.

Bi posizioko mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua

Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima leuna du, eta erdia oktogonala da.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Segurtatze-posizioa agerian pletinan.

Kanoiaren luzera

382 mm

Luzera osoa

800 mm

Pisua, deskargatuta

3.150 g

Kaxa

Kaxa-erdia, intxaurrezkoa, bi larakoren bidez kanoiari atxikia. Arku buztanduna. Metalezko baketa

Kako bat du kontrapletinan.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Trabukoa su-arma luzea da, baina tamaina txikikoa. Kanoia “kanpai” forman amaitzen da, eta eskopetaren aurretikotzat jo daiteke.

XVIII. mendean zabaldu zen trabukoaren erabilera; jaurtigai esferiko batekin edo “posta” izeneko jaurtigai txiki baina kalibre lodiko batzuekin kargatu ohi zen. Trabukoaren ezaugarririk nabarmenena kanoia da, kanpai-forman amaitua.

Kargatzeko orduan baketa kanoian sartzea errazteko du forma hori, arma zaldi gainean erabiltzen zenean.

Distantzia laburrerako oso arma egokia zen, tiroa asko zabaltzen zuenez itu asko aldi berean jotzen baitzituen. Estimazioa zuen itsas armadako tropen artean itsasontziak abordatzeko ekintzetan.

Tiro egitean asmatzeko probabilitatea oso handia zen, batez ere posta erabiliz gero; horregatik, Ingalaterran “Blunderbuss” (trabuko) ezizen gisa erabili zen argot-hitz gisa, “pertsona baldarra” izendatzeko.

Fitxa honetako armak urrezko idazkun hau du:

“Yo me llamo Voca Negra. Soy defensor de mi dueño”

Eibarren egina 1841. urtean.

06012