Tirorako pistola-parea, pistoi-giltzaduna, Eusebio Zuloaga
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Eusebio Zuloaga González |
Non egina |
Madril - Espainia |
Modeloa |
Tirorako pistolak |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
17,2 mm |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta pistoi-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da. Katebegia du, mailuaren eta aurreko malgukiaren higidura gozoagoa izan dadin. Modelo hori ohikoa zen Euskal Herrian merkatu zibilerako fabrikatutako armetan. Giltzak beranaz landutako grabatuak ditu. Bi posizioko mailu kolpekaria. |
Kargatzeko modua |
Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima ildoduna du, eta erabat oktogonala da. Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da. |
Segurtagailu-mota |
Mailuaren lehenengo posizioa |
Kanoiaren luzera |
216 mm |
Luzera osoa |
380 mm |
Pisua, deskargatuta |
1.100 g |
Kulata |
Kaxa-erdikoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia. Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko. Arku buztanduna. Eskutokiak beranaz landutako burdinazko burua du. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Tirorako pistola-parea, Eusebio Zuloaga González (1808-1898) madrildar armaginak 1840an fabrikatua. Oso lan-ibilbide luzeko armagina izan zen. Aprendiz hasi zen 1822an, 14 urte zituela, bere osaba Ramón Zuloaga Uberarekin (1768-1848), zeina maisu aztertzailea baitzen Soraluzeko Errege Fabriketan, eta, 1827an, Madrilera itzuli zen. Han, bere aita Blas Zuloaga Uberarekin batera (1782-1856), Errege Armategia berrantolatzen jardun zen, frantsesen okupazioaren ondorioz deseginda baitzegoen. Urte batzuk Parisen eman zituen, Jean Le Page (1779-1822) frantses armagin ospetsuarekin lanean, eta, Madrilera itzulita, Errege Armategiko armagin nagusi postua lortu zuen, 1834tik 1838ra. 1840an bere fabrika ezarri zuen Eibarren, eta 1844an, Elisabet II.a erreginak Bere Maiestatearen Arkabuzgina titulua eman zion. Damaskinatuaren artearen aitzindaria izan zen. Haren seme Plácidok bikaindu zuen, gero, aitak hasitakoa. |
06009 - 06010