Tirorako pistola-parea, pistoi-giltzaduna, Eusebio Zuloaga

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Eusebio Zuloaga González

Non egina

Madril - Espainia

Modeloa

Tirorako pistolak

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

17,2 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltzak aurrean du malgukia. Txinparta-giltza frantsesaren eboluzioa da. Katebegia du, mailuaren eta aurreko malgukiaren higidura gozoagoa izan dadin. Modelo hori ohikoa zen Euskal Herrian merkatu zibilerako fabrikatutako armetan.

Giltzak beranaz landutako grabatuak ditu.

Bi posizioko mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa. Kanoiaren ahotik kargatzen da; kanoiak arima ildoduna du, eta erabat oktogonala da.

Pistoia kanoiaren tximinian jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa

Kanoiaren luzera

216 mm

Luzera osoa

380 mm

Pisua, deskargatuta

1.100 g

Kulata

Kaxa-erdikoa, intxaurrezkoa, landua eta kanoiari larako baten eta torloju baten bidez atxikia.

Kulata karratutxoduna, hobeto heltzeko.

Arku buztanduna.

Eskutokiak beranaz landutako burdinazko burua du.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Tirorako pistola-parea, Eusebio Zuloaga González (1808-1898) madrildar armaginak 1840an fabrikatua. Oso lan-ibilbide luzeko armagina izan zen. Aprendiz hasi zen 1822an, 14 urte zituela, bere osaba Ramón Zuloaga Uberarekin (1768-1848), zeina maisu aztertzailea baitzen Soraluzeko Errege Fabriketan, eta, 1827an, Madrilera itzuli zen. Han, bere aita Blas Zuloaga Uberarekin batera (1782-1856), Errege Armategia berrantolatzen jardun zen, frantsesen okupazioaren ondorioz deseginda baitzegoen. Urte batzuk Parisen eman zituen, Jean Le Page (1779-1822) frantses armagin ospetsuarekin lanean, eta, Madrilera itzulita, Errege Armategiko armagin nagusi postua lortu zuen, 1834tik 1838ra. 1840an bere fabrika ezarri zuen Eibarren, eta 1844an, Elisabet II.a erreginak Bere Maiestatearen Arkabuzgina titulua eman zion. Damaskinatuaren artearen aitzindaria izan zen. Haren seme Plácidok bikaindu zuen, gero, aitak hasitakoa.

   06009 - 06010