Pistola mikelete-giltzaduna, Antonio de Doiztuak egina

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Antonio de Doiztua

Non egina

Oviedo, Asturias

Modeloa

Pistola mikelete-giltzaduna

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

16 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

“Mikelete”-giltza.

Mailuaren malgukiak eta arrasteluaren malgukiak kontrako noranzkoan dute erpina. Bi malgukiak pletinaren aurrealdean daude, agerian, bai eta segurtatze- eta tiro-posizioak ere; haietan eragiten du mailuak.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da, eta burdinazko almetxa du.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen herenean oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota

Segurtatze-posizioa agerian pletinan.

Kanoiaren luzera

218 mm

Luzera osoa

375 mm

Pisua, deskargatuta

950 g

Kaxa eta kulata

Kaxa osoa, intxaurrezkoa. Haritzezko baketa eta hezurrezko galkagailu konikoa. Kulatako zorroa boluta-motiboz, erramuz eta dama kapeladun baten irudiaz apainduta dago. Kontrapletina zilarrezkoa da, eta lore-motiboz apainduta dago. Arkua ere zilarrezkoa da, palma-motiboz eta hegazti batez apainduta.

Osagarriak

Osagarririk gabe.

 

 

Iruzkina

Txinparta-pistola mikelete-giltzaduna, Oviedon fabrikatua (Asturias) 1796an. Egilea Antonio de Doiztua eibartarra izan zen, Gipuzkoako Soraluzeko Errege Arma Fabriketako maisu armagina eta maisu aztertzailea. 1795ean, Asturiasera aldatu zen Oviedoko Errege Fabrikak antolatzeko. Lanean jardun zuen 1785etik 1809 arte.

Fitxa honetako pistolak fabrikazio-marka hau du estanpatua pletinan: “DO-IZ-TUA”, koroa baten azpian. Kanoian, urrez: “EN OVIEDO AÑO 1796 - PARA EL Sor. Dor.- D. JUAN CAMINO HEVIA”.

Juan del Camino Hevia doktorea Babiako (León, Espainia) kalonjea eta artxidiakonoa izan zen 1829. urtean.

  06100