Eibar 1908 - 2008

Card image cap
2008ko urriaren 9tik abenduaren 15era

Eibarren Euskal Festak antolatu zirenetik ehun urte bete direnez, Eibarko Udalak "Euskal Festak Eibarren: 1908"  erakusketa antolatu du mendeurrena ospatzeko. Festa horiek zirela eta gure hirian antolatu ziren jarduera garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izango dugu erakusketaren bidez: Arte eta Industria erakusketa, monografia lehiaketa, banda eta koruen arteko lehiaketak, abeltzaintza erakustaldia...