Pistola erdiautomatikoa, Star M43 – Firestar modelokoa

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola erdiautomatikoa

Fabrikatzailea

Star - Bonifacio Echeverría SA

Non egina

Eibar, Gipuzkoa

Modeloa

Star M43 – Firestar modeloa, 2. bertsioa; lerragida laua du, eta akabera berezia, beranaz landua

Serie-zenbakia

1977951

Kalibrea

9 x 19 mm Parabellum. (Perkusio zentrala)

Tiro egiteko sistema

Erdiautomatikoa.

Ekintza bakuna.

Kanpo-mailu kolpekaria.

Funtzionamendu-sistema

Kanoi baskulatzailea, botoi-zulo erako espeka batez eragina.

Kanoiaren eta morroiloaren itzulera labur bidezko irekiera

Kargatzeko modua

7 tiroko kargagailu ilarabakarrak. Luzagarri estrarekin, 8 tiro.

Segurtagailu-mota

Bi eskuetarako segurtagailu hegalduna; mailu kolpekaria blokeatzen du.

Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua. Kargagailuaren segurtagailua.

Orratz kolpekariaren segurtagailu automatikoa: orratza erabat gordetzen du tiragailua bere ibilbide osoan sakatu arte.

Kanoiaren luzera

86 mm

Luzera osoa

165 mm

Pisua, deskargatuta

855 g

Kirten-azal mota

Gomazkoa, beltza; “STAR” etxearen logotipoa du, eta torloju batez eutsia dago.

 

 

Iruzkina

Star M43 oso arma ezaguna izan zen Estatu Batuetan, eta sari batzuk jaso zituen han. Garrantzitsuenak 1993an Su-armen Amerikar Industriak eta Arma Merkatarien Elkarte Federalak emandakoak dira.

Arma honek duen akabera berezia, beranaz landua, eskaera berezietarako egiten zen. Star enpresak Vicente Alberdi eibartar grabatzaileari enkargatzen zizkion era horretako lanak.

Fitxa honetako arma 1992an fabrikatu zen (L2).

03204