Pistola erdiautomatikoa, Schwarzlose, 1901 modelokoa
Jatorrizko herrialdea |
Espainia |
Pieza-mota |
Tertzerola militar txinparta-giltzaduna |
Fabrikatzailea |
Soraluzeko Errege Fabrikak |
Non egina |
Soraluze, Gipuzkoa |
Modeloa |
1815, zalditeriarako |
Serie-zenbakia |
Zenbakirik gabe |
Kalibrea |
18,3 mm – 17koa |
Tiro egiteko sistema |
Aurrekarga eta txinparta-giltza |
Funtzionamendu-sistema |
Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua, eta 1812an “hobetua”; letoizko almetxa du, eta arrastelua burdinazkoa da, ildaskatua. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da |
Kargatzeko modua |
Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta bere luzeraren heren batean oktogonala da. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da. Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.
|
Segurtagailu-mota: |
Segurtatze-posizioa intxaurrean |
Kanoiaren luzera |
635 mm |
Luzera osoa |
995 mm |
Pisua, deskargatuta |
2.820 g |
Kaxa |
Intxaur-zurez egina; torloju batez, letoizko brida batez eta burdinazko larako batez lotzen zaio kanoiari. Kulatak metalezko ostikoa du. Baketak perretxiko-formako galkagailua du, eta gidarian katigatuta dago. Kakoak bi uztai ditu; bridatik giltzaren atzeko torlojuraino (kontrapletinan) doan metalezko pieza batez osatuta dago. |
Osagarriak |
Osagarririk gabe |
|
|
Iruzkina |
Zalditeriarako tertzerola, 1815 modeloa, Antonio de Bustindui maisu aztertzaile nagusiak egina Soraluzeko Errege Arma Fabriketan. 1812 eta 1815 bitartean jardun zuen aztertzaile gisa Bustinduik. Giltza frantsesa du, berak hobetua 1812an. Kanoian, beraren fabrika-marka estanpatua dago urrez: “ANT-BUS-TIN-DUI”, errege-koroa baten azpian eta aztertzaile-markaren azpian. Pletinan, testu hau ageri da irarria: “Mexorada. 17 de Oct. De 1812. Antº. Bustinduy. Exmr. Mayor”. |
02903