Gernika. Minaren Oihua erakusketa

Card image cap
2017ko Maiatzak 6tik 28ra

Maiatzak 6, erakusketaren inaugurazioa Armagintzaren Museoan, 12.30etan. Parisen 1937an egin zen Artearen eta Teknikaren Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabiloian Picassok egindako kuadro handi bat nabarmendu zen. Urte hartako urtarrilean Bigarren Errepublikaren Gobernuak Picassori mural handi bat margotzeko enkargua egin zion. paris.jpgArtistak Gernikan 1937ko apirilaren 26an gertatu zena jakin ondoren, bortizki hunkiturik, Gernika arte-lana pintatu zuen, geroago ikur antibelizista unibertsal bilakatuko zena. Baina Picassoz gain eta nazioartean entzute handikoak ziren beste artista batzuez gain, grabatzaile eta armagin eibartarrik ere bazen pabiloi horretan euren produktuak eta lan ona aurkezten.

Tailerrak eta bisita gidatuak GERNIKA. MINAREN OIHUA erakusketara publiko guztiei zuzenduta, larunbatetan (maiatzak 6,13 eta 20, 16:00etatik 20:00etara eta igandeetan (maiatzak 7,14 eta 21) 11:00etatik 13:00etara.