El Casco Errebolberra. Olave, Solozabal y Cía

1950
El Casco modeloko 38 S&W Long kalibreko errebolber oszilatzailea, Olave, Solozabal y Cíak Eibarren ekoiztua

Olave, Solozabal y Cía 1920ko irailaren 27an ageri zen, Orbea y Cíako bi langile ohiek sortua: Juan Olave Bilbao Jauna, Eibarkoa, eta Juan María Solozabal Mendive Jauna, Markinakoa. Hasieratik kalitate handiko "S&W" motatako errebolber oszilatzaileetan espezializatu ziren.

1930an, Olave, Solozabal y Cía enpresak armak ekoizteari utzi zion eta bulegoko materiala fabrikatzen hasi zen: grapagailuak, afilalapizak, idazmahaiko objektuak...Gaur egun Elgetan dago El Casco, eta betiko marka eta kalitatea aurki dezakegu bertan ekoizten diren produktu guztietan.

Hiru errebolber hauek Armagintzaren Museoan hileko pieza izan ziren, hona hemen informazio gehiago honi buruz.