Zalditeriarako pistola, 1815 modelokoa, Soraluzeko Errege Fabrikak

02687

 

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Pistola militar txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Andrés de Gárate, 1822

Soraluzeko Errege Fabrikak

Non egina

Soraluze, Gipuzkoa

Modeloa

1815, zalditeriarako

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

18,3 mm – 17koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltza frantsesa, Filipe V.a erregeak (1683-1724) 1712an onartua, eta 1812an “hobetua”; letoizko almetxa du, eta arrastelua burdinazkoa da, zazpi ildaskaz osatua.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta lehen erdian oktogonala da.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte.

 

Segurtagailu-mota:

Segurtagailua intxaurrean tailatuta dago, pletinaren atzealdean.

Kanoiaren luzera

230 mm

Luzera osoa

395 mm

Pisua, deskargatuta

1.250 g

Kutxa

Kaxa-erdia, intxaurrezkoa, torloju baten eta letoizko brida baten bidez kanoiari atxikia.

Kulatak letoizko apaindura du, eta uztaiduna da.

Burdinazko baketa eta galkagailu konikoa.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

Zalditeriarako pistola, 1815 modelokoa, Gipuzkoan egina, Soraluzeko Arma Errege Fabriketan.

Napoleonen armada inperialak erabiltzen zuen ca 1810 AN XIII modelo frantsesean inspiratua.

Modelo espainola handixeagoa da.

Bertsio “hobetuko” giltza frantsesa du. Andrés de Gárate maisu armaginaren marka du; egiaztatuta dago Andrés de Gáratek lanean ziharduela Gipuzkoan, Soraluzen, 1822an.

Fitxa honetako modeloak idazkun hauek ditu kanoian:  “2° “ eta  “2°. Nº. 40.”

02687