Bi kanoiko pistola, aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

02709

Jatorrizko herrialdea

Espainia

Pieza-mota

Aurrekargakoa, pistoi-giltzaduna

Fabrikatzailea

Ezezaguna

Non egina

Ezezaguna

Modeloa

Bi kanoi gainjarriko artzoi-pistola, pistoi-giltzaduna

Serie-zenbakia

Zenbakirik gabe

Kalibrea

14,8 mm – 26koa

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta pistoi-giltza

Funtzionamendu-sistema

Malguki alderantzikatuko giltza katebegiduna; bigarren modeloa, mailuaren malgukia eraldatua duena. XIX. mendearen erdialdean erabili zen merkatu zibilerako eskopeta eta armen fabrikazioan.

Bi posizioko kanpo-mailua.

Bi tiragailu.

Lehenengoa, beheko kanoia; bigarrena, goiko kanoia.

Kargatzeko modua

Eskuzkoa.

Kanoien ahotik kargatzen da; kanoiak zilindrikoak dira, eta arima ildoduna dute.

Pistoia kanoien tximinietan jartzen da.

Segurtagailu-mota

Mailuaren lehenengo posizioa.

Kanoiaren luzera

186 mm

Luzera osoa

370 mm

Pisua, deskargatuta

1.400 g

Kulata

Kaxa-erdia, intxaurrezkoa, bi torlojuren bidez kanoiari atxikia.

Baketa-etxea kanoien azpian, eskuinaldean.

Zurezko baketa eta perretxiko-formako galkagailua.

Eskutokiak burdinazko burua eta eraztuna ditu.

Osagarriak

Osagarririk gabe

 

 

Iruzkina

“Artzoi-pistola” deritzo zalditerian erabiltzen zelako; zaltokiko artzoian lotuta eramaten zen.

Fitxa honetako arma aurrekargako pistola bat da, bi kanoi gainjarri eta bi tiragailu dituena. Jatorria ezezaguna da.

Eibarko Orbea y Cía enpresak Eibarko Armeria Eskolari emana 1914an.