Frantses infanteriarako fusila, 1777 An. IX modelokoa Manufacture D’Armes Royal de Charleville

Jatorrizko herrialdea

Frantzia

Pieza-mota

Fusil militar txinparta-giltzaduna

Fabrikatzailea

Manufacture D’Armes Royal de Charleville

Non egina

Charleville, Nouzon (Frantzia)

Modeloa

1777, Corrigé An. IX

Serie-zenbakia

Kontrapletinan, “C.H. Nº 252”

Kalibrea

17,5 mm

Tiro egiteko sistema

Aurrekarga eta txinparta-giltza

Funtzionamendu-sistema

Giltza frantsesa. Mailuaren malgukia pletinaren atzealdean dago, eta segurtatze- eta tiro-posizioak intxaurrean irarrita daude. Letoizko almetxa eta burdinazko arrastela ildaskatua. Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bi posiziokoa da.

Kargatzeko modua

Bolbora eta jaurtigai esferikoa kanoi-ahotik kargatzen dira. Kanoiak arima leuna du, eta errekamaran oktogonala da.

Mailuaren eta suharri-torlojuaren multzoa bere lehenengo posiziora eramaten da atzerantz. Almetxakoa jartzen da zorroa biratu ondoren; letoizko haizetakoa du.

Arrastelua behera eramaten da almetxa estali arte

Segurtagailu-mota

Zorro bat da; biratuz, almetxaren gainean jartzen da, eta babestu egiten du.

Kanoiaren luzera

1.137 mm

Luzera osoa

1.520 mm baioneta gabe

1.931 mm baioneta jarrita

Pisua, deskargatuta

4.750 g baioneta gabe

5.079 g baioneta jarrita

Kaxa

Intxaur-zurez egina; torloju batez eta letoizko hiru bridaz lotzen zaio kanoiari; bridetako batek, “tronpetatxoa” deritzonak, mira osatzen du. Kulatak metalezko ostikoa du. Galkagailu konikoa (ez dago).

Osagarriak

Burdinazko baioneta, kubo-motakoa. Luzera: 411 mm

 

 

Iruzkina

Modéle 1777 Corrigé An.IX modeloko fusila Napoleonen armada inperialaren arauzko arma izan zen 1800etik 1815era bitartean.

1777ko otsailaren 27ko Errege Ordenak arauzkotzat izendatutako 1777 modeloko fusil zaharraren bertsio hobetua da, Napoleon Bonapartek (1769-1821) egina.

Haren siglak Frantziako Iraultzak (1789-1821) ezarritako “egutegiari” dagozkio. Iraultzak Frantziako Luis XVI.a erregea tronutik kendu eta egutegi gregorianoa abolitu zuen, aldi historiko berri baten hasiera gisa. Iraultzaren egutegia 1806-01-01ean abolitu zuten. “An. IX”-k hau esan nahi du: 1800. urtea.

Fitxa honetako modeloak marka hauek ditu: “M” izar baten azpian eta “O” gainean giltzan, “P” izar baten azpian errekamaran eta “F” izar baten azpian, kanoiaren eskuinaldean eta ezkerraldean.

02905