« Volver a la noticias

EIBAR MOTORRAREN MUNDUA

2017-02-07  ¦  marina

Motorraren kirola Eibarren: iragana, oraina eta geroa

EIBAR MOTORRAREN MUNDUA

60ko hamarkadako Eibar industrialean, gizartearen motorizazio prozesuan bete-betean sartuta eta auto eta motozikletentzako osagaiak fabrikatzeaz arduratzen ziren hainbat eta hainbat industria zeuden garaian, ez zen batere pentsaezina motordun ibilgailuen lehiaketaren bat antolatzea. Are gehiago, gure hiriak kirol-ekitaldiak antolatzeko duen gaitasuna kontuan hartuta, batez ere, txirrindularitza. Horrela, aitzindari askoren ahaleginari esker, antolatu zen 1968an Arrateko I igoera. Orduko hartan, hainbat pilotu eibartarrek hartu zuten parte eta automobilgintzako gure hiriko zenbait enpresak ere babes handia eman zioten. Ordutik, etengabeak izan dira urte hauetan guztietan zehar motorraren inguruko lehiaketak. Erreferentea Arrateko Auto Igoera izan bazen ere, motoen igoera ere antolatu izan da eta baita rally eta rallysprint ezberdinak ere. Horietako askok Eibarren izan dute erdigunea; beste batzuetan, bertatik igaro zaizkigu inguruetan antolatutako konpetizioak. Arrateko gailurra txirrindularitzako izen mitikoekin lotzen dugun bezala, berdin-berdin lotu dezakegu lau gurpilen gainekoen izen gogoangarriekin. Sunsundegui, Vilariño, Zabaleta, Egozkue, Roca, Zanini, Fombona eta beste hainbat izan dira protagonista gure hiriaren historian eta garaipenetan. Otsailaren 11n ateak irekiko dituen erakusketak pilotuak, antolatzaileak eta babesleak omendu nahi ditu eta baita, nola ez, bost hamarkada hauetan hemen antolatu diren txapelketa desberdinetan parte hartu duten kirolari eibartarrak eta gaur egun ere motorren soinua itzali ez dadin borrokan jarraitzen dutenak ere.

• Escudería Eibar 2017 taldearen eta Efrén Llanera, Iñaki Narbaiza, y Txutxi Perez pilotuen aurkezpena.

• Aitor Montero pilotuarekin motoziklismo denboraldiaren aurkezpena .

• ENGIMEK enpresaren aurkezpena Rubén Moro ren eskutik.

• Lehiaketako Automobilismo eta Motoziklismo mundoari buruzko eta honek industria eibartarrarekin izan duen loturaren gaineko erakusketa eibarresa.

• Otsaila 11- martxoak 5