« Volver a la noticias

hilabeteko pieza

2019-04-30  ¦  Gema

Kanoi-zulatzailea

hilabeteko pieza

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, zeinen helburua den museoen balioaren gainean kontzientziatzea. Aurtengo leloa honakoa da: “Museoak ardatz kultural gisa: tradizioaren etorkizuna”. Hori dela eta, armagintzako pieza gakoa hautatu dugu hilabeteko pieza gisa: Pablo Zamacola Arizagak museoari emandako kanoi-zulatzailea.

Burdinurtuan egindako 2,50 cm-ko luzeradun kanoi-zulatzaile hau Zamacola armagintza-lantegiko makineria industrial osoaren zati izan zen.

Makineria honek, zulagailuak, torneadoreak, eta barrenadoreak bestak beste, hasieran energia hidraulikoaren bidez funtzionatu zuen. Turbina hidrauliko batek ardatza mugiarazten zuen, zeinetara hainbat polea egokitzen ziren. Polea horiek, era berean, makineriaren mugimendua eragiten zuten, batik bat zulagailuena eta barrenadoreena, barra zulatzeko eta eskopeten kañoiaren arima egiteko balio zutenak. Sistema hidrauliko hau ohikoena izan zen gure inguruan industriaurreko eta industrializazio garaian. Aurrerago, energia elektrikoak ordezkatuko zuen energia hidraulikoa.

Zamacola lantegia XIX. mendearen amaieran jaio zen, Felipe Zamacolak sortua, armagin-familia saga baten sortzailea bera. Geroago, bere seme Pablo Zamacolak “Pablo Zamacola e Hijos” sortu zuen, berak eta bere bost semeek osatzen zutena: Juanek, Pablok, Silvestrek, Franciscok eta Cándidok. Pablo Zamacola eta Cándido bere semea Gerra Zibilean zendu ziren. Gainontzeko anaiek armagintzan jarraitu zuten “Zamacola Hermanos” izenpean, eta Jabali markako eskopetak egin zituzten, “E. Shilling y Cia” marka bartzelonarrari erosita. 1982 urtearen bueltan enpresak bere fabrika itxi zuen.

Tailer txiki hau, gaur egun oraindik Otaola Etorbidean dirauena, Eibarko armagintza eta arkitektura industrialaren ondarearen lagin berezitzat hartzen da. Horregatik, Zamacola lantegi-etxea ondare kulturala izendatu da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak monumentu kategoriarekin kalifikatuta. Horrela, Eibarrek bere erreferente kultural baliotsuenetako bat mantendu ahal izango du; izan ere, Zamacola lantegia ondare-balio garrantzitsua da, gure herriko armagintzaren—XV. mendeaz geroztik tradizio luzea duena—eboluzioaren, garapenaren eta produkzioaren lekuko dena.

Museoen Nazioarteko Eguna gurekin ospatzera eta gure museoa bisitatzera animatzen zaituztegu, non gure historiaren eta tradizio industrialaren ibilbide interesgarriaz gozatuko duzuen.