« Volver a la noticias

Museoen Nazioarteko Eguna 2016

2016-05-02  ¦  Ane Aramburu

Maiatzaren 15etik 22ra 38. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko aurtengo leloa, “Museoak eta Paisaia Kulturala” izanik, Armagintzaren Museoak bat egingo du egun eta lelo honekin.

Museoen Nazioarteko Eguna 2016

‘DUELA 100 URTEKO EIBARTIK ZEHAR PASEATUZ‘ BISITA GIDATUA Nerea Alustizak gidatuta

  • MAIATZAK 15 IGANDEA 11:30etan EUSKERAZ
  • MAIATZAK 22 IGANDEA 11:30etan GAZTELERAZ

Izen-ematea: museoa@eibar.eus edo 943 708446 (bisita aurreko eguna arte)

Irteera lekua: Euskotreneko Geltoki nagusia – Dultzaineroaren estatuaren alboan

Iraupena: bi ordu

ATE IREKIAK

Maiatzak 18tik 22ra ate irekiak eta sarrera dohainik Eibarko Armagintzaren Museoan, ohiko ordutegian.