« Volver a la noticias

BIHARRIAN elkartearen eskutik aldi baterako erakusketa berria

2016-02-10  ¦  Ane Aramburu

Datorren otsailaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan, BIHARRIAN elkarteak antolatutako Biharrian gara! kultur programaren barruan.

BIHARRIAN elkartearen eskutik aldi baterako erakusketa berria

Eibarko Armagintzaren Museoarekin elkarlanean eta Ana Orozko artista eibartarraren parte hartzearekin eibarko diseinu grafiko eta industrialari buruzko argitalpen berriaren aurkezpena. Lan honetarako, Eibarko Armagintzaren Museoko artxiboko diseinu grafiko nahiz industria giroko zenbait piezen interpretazio librean oinarritu da artista. Elementu hauek erabiliz, erakusketa antolatu da.

Argitalpenaren aurkezpen ekitaldia 2016ko otsailaren 25ean izango da, museoko hallean. Erakusketa, aldiz, otsailaren 25tik martxoaren 23ra bitartean ikusgai egongo da, museoko ohiko ordutegian.

Ekimena Biharrian elkarteak, Eibarko Udalak eta Armagintzaren Museoak elkarlanean antolatu dute, Eusko Jaurlaritza nahiz Fábricas de creación taldearen laguntzarekin.

Albistea: http://us3.campaign-archive2.com/?u=2764e20c9cbe171dc78b4c79a&id=a235f936ad&e=4b9b5becb9